XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) benetako kasuetara aplikatzeko eta desberdintasunak somatzeko gai direla frogatu nahi da.
4.
Lan-merkatuaren funtsezko alderdien ezaguera eta bere dinamika ebaluatu nahi da, lanpostuetan, lan-kategorietan eta soldatetan dauden desberdintasunak adieraziz.
5.
Ikasleek makromagnitude nagusiak (Nazio-Aberastasuna, Nazio-Produktua, Nazio-Errenta, Nazio-Gastua, Errenta Pertsonala, Errenta Erabilgarria, Aurrezpena eta Kapital-Moldaketa Gordina) eta horien balio estrukturala eta konparaziozkoa ezagutzen eta bereizten dituztela eta elkarren artean harremanak ezartzeko gai direla frogatu nahi da.
Ongizate materialaren adierazleekiko hurbilketa hori, adierazle horien esanahi kualitatiboa azaltzea ahalbidetuko duen analisi kritikoarekin osatu nahi da, bizi-maila, (errenta per capitarekin neurtua askotan) eta bizi-kalitatea (zenbatzeko zailak diren alderdiak sartzen ditu: aisialdia, lanak asetzea, ezaguera, eremu fisikoa, ingurugiroko ondasunak, besteak beste) desberdinduz.
6.
Ekonomi hazkundean eragiten duten faktore eta aldagaiez gain, garapenarekiko desberdintasunak ikasleek ezagutzen ote dituzten ebaluatzea da irizpide honen helburua.
Era berean, garabideko herrialdeek Mendebaldeko herrialdeen garapen eredua jarraitzeko dituzten arazoak aztertzean, herrialde garatuekin dituzten elkartrukaketa-harremanetan arreta berezia jarri beharra dago.
7.
Egiteko desberdinak (fiskalak, araupetzaileak, birbanaketakoak, egonkortzaileak eta ondasun eta zerbitzu publikoak hornitzekoak) eta horietako bakoitzean aplikatzen den politika ekonomikoaren oinarrizko tresnak identifikatzea eta bereiztea, eta eztabaidagarriak diren eta justifikatzen dituzten arrazoiak ebaluatzea ahalbidetzen duten Estatuaren esku-hartze gero eta handiagoaren adibideak adieraztea da irizpide honen helburua.